XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zer komunikatzen diogu elkarri? Ilargia bete beterik dago. Geure ikasturtea ere amaitzear dago, betetzear.

Azkenengo gai multzo honekin azken helmuga hatzemango dugu.

Gauza asko ezagutu eta ikasi duzue; informazioa bilatu duzue eta elkarri komunikatu dizkiozue zeuon aurkikuntzak, zeuon ezagutzak, zeuon erizpideak.

Informazioa eta komunikazioa nahitaezkoak dira gizarte barruan.

- Ba al dakizu esaten ze informabide erabiltzen duzun normalen ikasgelan? Ikasturtea bukatu eta oporraldia hasiko duzue.

Eta hurrean beste lurralde batzuk ikuskatuko dituzue eta lagun berriak aurkituko.

- Ze garraio-mota erabiltzen duzue oporraldietan? - Ze komunikazio era erabiltzen duzu hurbil eta urruneko lagunekin harremanak izateko?.

Ikasgaimultzo honetan ikasiko duzu: - Informabide eta komunikabideak (9. gaia, 127.-136. orrialdeak).

- Garraiabideak (10. gaia, 137.-144. orrialdeak).

Gai hauek lagunduko dizute hobeto ezagutzen historian zehar erabili diren komunikabide eta garraiabideak.